viernes, 29 de noviembre de 2024

Azkoitiarrak, azpeitiarrak, ...

 

Espainiako gerra zibileko historietako bat:

Uztailaren 20an, egunsentian, atzera eginez eta frontetik ihesi, CNTko miliziano talde handi bat zetorren, denak su-armekin, eta Azkoitiko Kuku-Herri auzoko Larrume Txiki baserrian gelditu ziren.
Bestalde, igande goiz hartan, azkoitiar talde handi bat, armarik gabe, ilaran, zarataka, baserritik gertu dagoen mendira igo zen.
Azkoitiko Juin dorretik igande goizean ihes egindako presoak ziren. Dirudienez, Armada Nazionalaren abangoardian bultzaka zebiltzan erreketeekin lehenbailehen elkartzeko asmoa zuen. Berehala, taldeko lehenengo zazpi erreketeak preso hartu zituzten. Milizianoak eta atxilotutako zazpi gazteak, Loiolako gurdi bidetik jaitsi ondoren, autoetan eta kamioietan sartu ziren, Azpeitia eta Zestoa zeharkatuz, eta Iraetara eraman zituzten. Iraetako bidegurutzera iritsi zirenean, kamioietatik jaistera behartu zituzten, zuhaitzen arteko bazter batera eraman eta han bertan hil zituzten tiroz. Hauek dira milizianoen eskuetan erori ziren zazpi azkoitiar erreketeen izenak

Jose Gabriel Iriondo Segurola, “Beixama”, 32 urte

Felix Pedro Iriondo Segurola, “Beixama”, 31 urte

Jose FranciscoArrizabalaga, “Biurri”, 30 urte

Juan José Iturbe Uranga, “Zirkulo”, 24 urte

Juan Epelde Albizuri, “Mazeo”, 23 urte

Donato Azkoitia Aldalur, “Potte”, 22 urte

Juan Sodupe Arrizabalaga, 27 urte






 

Fusilamenduaren lekuan monumentu bat altxatu zuten eta urtero bailarako hainbait jende, erromesaldian, bertara hurbiltzen zen. Duela urte asko desagertu zen monumentu hori.

Argazkiak 1975.urtekoak dira eta argazkilaria Pepe Gil izan zen. 





martes, 26 de noviembre de 2024

Loiolan (1909)


 

Jesuiten bereizgarri nagusietako bat gogo-jardunak dira (latinez Exercitia Spiritualia), Inazio Loiolakoak kristau gogoetarako prestatu zituen hainbat otoiz eta ariketa espiritualen bilduma laburra da. Euskal Herrian garai batean oso ohikoak izan ziren.



 1909ko Gogo-jardunetako parte hartzaileak Santutegi barruko klaustro batean.



jueves, 14 de noviembre de 2024

Azpeitia


 

Azkoitiko herriak du “Abarketarien herria” izena, bere tailerretan eta kaletan egiten ziren abarketa ugariengatik. Gutxiago, baina Azpeitian ere izan ziren abarketagileak.

1931ko industria-erroldan agertzen denez, egun horietan Gipuzkoan abarketak egiten zituzten 60 tailer zeuden, hauetatik 25 Azkoitian eta 6 Azpeitian.



 

 

sábado, 9 de noviembre de 2024

Loiola


 1960ko hamarkadako argazki honetan Loiolako Santugia ageri da  Errekartetxo baserria bere aurrean duela.

lunes, 4 de noviembre de 2024

Azkoitia


 1963an Indalezio Ojangurenek ateratako argazki honetan herriko Barrikak ikusten dira eta atzealdean ikusten den etxetxo txuria kamioiak pisatzeko baskula da.

sábado, 2 de noviembre de 2024

Loiolan (1977)

 

1977an Loiolan ospatu zen Gudari Eguna.

Argazkilaria: Pedro Loubet (Argia)


Gudari Eguna, 1937ko urriaren 28an El Duesoko espetxean (Santoña) Eusko Gudarosteko 42 gudari fusilatu zituztela oroitarazteko sortu zuen Eusko Alderdi Jeltzaleak.

1965 an hasi zen ospatzen exilioan zegoen Eusko Jaurlaritzak antolatuta. Kontuan izanda Frankoren diktadurapean publikoki ospatu ezin zen ekitaldi bat zela, Euskadiko leku desberdinetan ospatzen zen.

Azpeitiarrak

  1963ko ekainaren 23an, Azpeitiko Antxieta abesbatza mistoak bere aurkezpena egin zuen, José María Altuna Ibarzabal fundatzaile eta zuzend...