Espainiako gerra zibileko historietako bat:
Uztailaren
20an, egunsentian, atzera eginez eta frontetik ihesi, CNTko miliziano
talde handi bat zetorren, denak su-armekin, eta Azkoitiko Kuku-Herri
auzoko Larrume Txiki baserrian gelditu ziren.
Bestalde, igande
goiz hartan, azkoitiar talde handi bat, armarik gabe, ilaran,
zarataka, baserritik gertu dagoen mendira igo zen. Azkoitiko
Juin
dorretik igande goizean ihes egindako presoak ziren. Dirudienez,
Armada Nazionalaren abangoardian bultzaka zebiltzan erreketeekin
lehenbailehen elkartzeko asmoa zuen. Berehala, taldeko lehenengo
zazpi erreketeak preso hartu zituzten. Milizianoak eta atxilotutako
zazpi gazteak, Loiolako gurdi bidetik jaitsi ondoren, autoetan eta
kamioietan sartu ziren, Azpeitia eta Zestoa zeharkatuz, eta Iraetara
eraman zituzten. Iraetako bidegurutzera iritsi zirenean, kamioietatik
jaistera behartu zituzten, zuhaitzen arteko bazter batera eraman eta
han bertan hil zituzten tiroz. Hauek dira milizianoen eskuetan erori
ziren zazpi azkoitiar erreketeen izenak
Jose Gabriel Iriondo Segurola, “Beixama”, 32 urte
Felix Pedro Iriondo Segurola, “Beixama”, 31 urte
Jose FranciscoArrizabalaga, “Biurri”, 30 urte
Juan José Iturbe Uranga, “Zirkulo”, 24 urte
Juan Epelde Albizuri, “Mazeo”, 23 urte
Donato Azkoitia Aldalur, “Potte”, 22 urte
Juan Sodupe Arrizabalaga, 27 urte
Fusilamenduaren lekuan monumentu bat altxatu zuten eta urtero bailarako hainbait jende, erromesaldian, bertara hurbiltzen zen. Duela urte asko desagertu zen monumentu hori.
Argazkiak 1975.urtekoak dira eta argazkilaria Pepe Gil izan zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario