miércoles, 12 de marzo de 2025

Azkoitiarra



 

Argazkiak 1960 ingurukoak dira eta bertan herriko txirrindularia izan zen Sebastian Elorza agertzen da.


Garai bateko txirrindulari lasterketetan eta batez ere udako egun beroenetan, txirrindulariek, euren egarria asetzeko, bazuten ohitura bitxi bat, bide bazterrean utzi txirringak eta tabernetara sartzen ziren freskagarri bila. Garai haietan, hornidura-puntuetan baino ezin zuten edaria hartu, ez zen bidoirik ematen lasterketan zehar, eta beraz, egarriak txirrindulariak estutzen zituenean bide bazterreko tabernak husten zituzten. Jakina, edozein likidok balio zuen, eta ez beti ura edo freskagarriak, alkoholak ere balio zezakeen atetik gertuen zegoena izanez gero. Ohitura honi “Caferaid” deitzen zioten.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Loiola

 Santutegiaren ikuspegi orokorra 1880.go hamarkadan. Eskubiko aldea oraindik bukatzeke ageri da. Argazkilaria azkoitiko Modesto Amenabar iza...