lunes, 31 de marzo de 2025

Azpeitiarra


 



Juan Jose Zelaia San Miguel

Azpeitian jaio zen 1846an. Medikuntza ikasketak egin zituen Madrilgo San Carlos Ikastetxean eta 1869an lizentziatu zen.
Orio eta Azpeitia herrietan hasi zen mediku titular lanetan. Karlistaldian, Donostian babestu zen, eta osasun-zerbitzuak eman zituen mikeleteen batailoian, Meritu Militarraren Aginduarekin kondekoratua izan zelarik.
Gerra zibilaren ondoren Azpeitira itzuli zen eta 1891n Asociación Médico-Farmacéutica Vasco-Navarra elkarteko lehendakari izendatu zuten.
1893an Donostiako San Antonio Abad Ospitale Zibileko Salako Mediku Buru postua lortu zuen eta ondoren zuzendari izendatu zuten.
1899an Gipuzkoako Sendagileen Elkargoaren sorreran parte hartu zuen, bertako lehen lehendakaria izan zelarik, eta Gipuzkoako Sendagileen Elkargoaren Aldizkaria argitaratzea bultzatu zuen.
1903an, udalbatzaren babespean, Donostiako Esne Tanta (La gota de leche) sortzen lagundu zuen, eta lehen zuzendaria izan zen.
Donostian hil zen 1921ean.

Argazkiak: Enfermeria Avanza



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Azpeitiarra

Jose Artetxe Aranburu Azpeitian jaio zen 1906 ko martxoaren 12an eta Donostian hil 1971ko irailarren 23an. Idazlea eta kazetaria. Kazetari...