martes, 27 de mayo de 2025

Azpeitia (1908)


 

Fonda de Arteche XIX. mendearen erdialdean eraiki zuten establezimendua izan zen. Bertan hartu zuten ostatu, besteak beste, Antoine d 'Abbadie (euskal letren mezenasa), Isabel II.a (Alfontso XII erregearen arreba) eta Benito Pérez Galdós. Idazlea, herrian izan zen bere familiaren sustraien bila, amaren aldeko aitona, Domingo Galdos eta Alcorta, Azpeitian jaiotekoa baitzen. Eta azkenik, Vicente Crespo, Azpeitiko epailea eta herriko hainbat argazkiren egilea. Bere idatzi batean horrela zion epaileak: 1906ko urriaren 29an, Azpeitiko Epaitegiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko epaile izendatu ninduten. Han egon nintzen bitartean, ostatu ospetsu batean hartu nuen ostatu, Arteche ostatu ederrean, antzinako etxe eder batean kokatua, gela handi eta zabalekin. Tratua ona zen, eta janaria ugaria, eguneko lau pezetatan. Bere jabeak Roque Arteche eta bere emazte Maria Arambarri ziren, pertsona bikainak , onak, maitekorrak eta desinteresatuak. Roke eta Maria, Jose de Artetxe idazlearen gurasoak ziren.



martes, 20 de mayo de 2025

Azkoitiarra (Luxia) 1950







 

Luxia (Juan Jose Narbaiza Ibarbia)
Aizkolari azkoitiarra (1922-79). Euskal Herriko aizkolaririk onenetakotzat hartu izan da; 1949-59 bitartean izan zituen garaipen garrantzitsuenak.

Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, aizkolarien arteko hainbat froga eta erakustaldi egin ziren berriro. Historiako apusturik jendetsuenak 50eko hamarkadan egin ziren; hauen artean 1950eko urriaren 29an Martin Garziarena eta "Luxia" ren artekoa. Desafioa Donostiako Chofre Zezen Plazan burutu zen. Lehiakideek milioi erdi pezeta jokatu zituzten. Garciarena-Luxia erronka, kirol honen historiako unerik garrantzitsuenetako bat izan zen. Zezen-plaza gainezka zegoen, 15.000 ikusle inguru izan ziren, eta apustularien dirua Garciarenaren alde zegoen, baina oso gutxigatikan Luxia izan zen garaile.

Argazkiak: Paco Marí (Kutxateka)






viernes, 16 de mayo de 2025

Loiola (1892)


 1892an ateratako argazkia. San Inazioren estatua santutegi aurreko eskaileratan ageri da. Argazkilaria Julio Altadill izan zen (Nafarroako Kulturaren Atari Digitala).

martes, 13 de mayo de 2025

Azkoitia


 
 
Olotza inguruan, Zumarragara doan errepidea, Urola ibaia eta hau gurutzatzen duen trenaren zubia eta leku horretan zegoen irin fabrika.(1970 hamarkada inguruan).

sábado, 10 de mayo de 2025

miércoles, 7 de mayo de 2025

Azpeitian (1947)

 




Manuel Sodupe Zubizarreta “Gelatxo” Elgoibarren jaio zen 1888an. Gipuzkoa aldean behintzat, gerra bitartean, bera izan zen soinu-jotzailerik sonatuena. Omenaldi ugari egin zioten, Azkoitiko Madarixan, Elgoibarren, bai eta Azpeitian ere.

1947an Azpeitian egin zioten omenaldian ateratako argazki hauetan, bere garaiako trikitilari eta txistulariez inguratuta ageri da.

jueves, 1 de mayo de 2025

Loiola



 

Loiolako Santutegi aurrean ateratako bi argazki hauek, lehen begiratuan berdinak eman arren, ez dira berdinak. Lehenengoan, bi pertsona eta txakur bat ikusten dira gurdi baten ondoan, eta, Santutegirako bidea garbi ageri da, bigarrenean berriz, pertsonak hiru dira, eta, gainera, lehenengo argazkian ikusten ez den auto bat ikusten da bidean.

Azpeitiarra

Jose Artetxe Aranburu Azpeitian jaio zen 1906 ko martxoaren 12an eta Donostian hil 1971ko irailarren 23an. Idazlea eta kazetaria. Kazetari...