“Fonda de Arteche” XIX. mendearen erdialdean eraiki zuten establezimendua izan zen. Bertan hartu zuten ostatu, besteak beste, Antoine d 'Abbadie (euskal letren mezenasa), Isabel II.a (Alfontso XII erregearen arreba) eta Benito Pérez Galdós. Idazlea, herrian izan zen bere familiaren sustraien bila, amaren aldeko aitona, Domingo Galdos eta Alcorta, Azpeitian jaiotekoa baitzen. Eta azkenik, Vicente Crespo, Azpeitiko epailea eta herriko hainbat argazkiren egilea. Bere idatzi batean horrela zion epaileak: 1906ko urriaren 29an, Azpeitiko Epaitegiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko epaile izendatu ninduten. Han egon nintzen bitartean, ostatu ospetsu batean hartu nuen ostatu, Arteche ostatu ederrean, antzinako etxe eder batean kokatua, gela handi eta zabalekin. Tratua ona zen, eta janaria ugaria, eguneko lau pezetatan. Bere jabeak Roque Arteche eta bere emazte Maria Arambarri ziren, pertsona bikainak , onak, maitekorrak eta desinteresatuak. Roke eta Maria, Jose de Artetxe idazlearen gurasoak ziren.
No hay comentarios:
Publicar un comentario