sábado, 31 de julio de 2021
viernes, 30 de julio de 2021
Azkoitia (Isasaga Jauregia)
Isasaga Jauregia edo Etxezaga, Azkoititik Zumarragara dijoan errepide ondoan dago. XVI. mendean eraiki zuten, 1560.urte inguruan.
Leihoak eta sarrerako atea estilo gotikokoak ditu. Etxe aurrean gizon bat lanean ageri zaigu.
Argazkia Indalecio Ojangurenek ateratakoa da
1915ean. (Gure Gipuzkoa).
miércoles, 28 de julio de 2021
Loiola (Olatzko Komentua)
Loiolako Santutegitik hurbil kokatua dago Olatzko komentua. 1910.urtean eraiki zuten
Bilboko Manuel Mª Smith arkitektoaren planoekin. Argazkian ikusten den moduan, hasierako itxura gaur egungoaren desberdina zuen.
lunes, 26 de julio de 2021
Loiola
Loiola sortu zutenetik ehunka prozesio egin dira bere Santutegian. Honako hau 1950.urtekoa da.
Argazkiak: Paco Marí (Kutxateka).
viernes, 23 de julio de 2021
jueves, 22 de julio de 2021
Azpeitia
Urolako trena 1926.urtean inauguratu zuten, baina hori gauzatu ahal izateko, lan asko egin behar izan zen aurretik.1924.urteko argazki honetan ikusten dira lan hauek egiten herriko tren-geltoki inguruan, lurrun-makina eta guzti. (Tren mutur-beltza deitzen genion).
miércoles, 21 de julio de 2021
Azkoitia
1915.urtean Indalecio Ojangurenek ateratako argazkia. (Gure Gipuzkoa).
1980.urte inguruko posta-txartela.
2020.urtean ateratako argazkia.
Etxe berari garai desberdinetan ateratako hiru irudi. Lehenengotik hirugarrenera 100 urte pasa dira eta bere itxura ez da batere aldatu. Herriko etxe ospetsuenetakoa da Lasao etxea izenez esagutzen duguna. Gaur egun utzik dago. Zenbat urte gehiago iraungo ote du tente?
martes, 20 de julio de 2021
Loiola
Santutegiaren ikuspegi orokorra 1933.urtean. Katalangoa baserria ageri da santutegi aurrean. Ohitura zaharrei jarraituz, teilekin egindako gurutzea nabarmentzen da baserriko teilatuan.
Argazkilaria Indalecio Ojanguren izan zen. (Gure Gipuzkoa).
lunes, 19 de julio de 2021
Loiola
1940.urteko argazki hauetan ondo ikusten da jende askok Loiolan egin ohi zuena, inguruak miretsi eskaileratan argazkia atera eta gero.
sábado, 17 de julio de 2021
jueves, 15 de julio de 2021
Azkoitia
“La Voz Guipuzcoana” egunkari errepublikazaleak, 1890eko kronika batean, Bergarako alpargatagileek egin zuten greba baten berri eman zuen. Soldata duinago baten aldeko borrokan ziharduten, eta zioten nahiago zutela Somorrostroko minetara joan «zortzi errealen truke» lan egitera behartzen zituzten tailer haietara gerturatzea baino. Irudian, Bergarako alpargatagileekin elkartasunez Azkoitian eginiko manifestazio bat ageri zaigu, hainbat guardia zibilen begiradapean egin zena.
Testua: Juantxo Egaña
Argazkia herriko plaza nagusian ateratakoa da. (Kutxateka).
miércoles, 14 de julio de 2021
Azkoitiarra
Mariano Juaristi "Atano III" herrian izan den pilotari ospetsuena da. 1927.urtean Indalecio Ojangurenek bere estudioan atera zizkion argazki hauek.
lunes, 12 de julio de 2021
Loiola
Atzealdean Loiolako Santutegia, erdian Bizkiturri baserria eta lehen planoan Urola Treneko Loiolako geltokia eraikitzen. Beraz, argazkia 1926.urtea baina lehenagokoa da urte horretan inauguratu baitzuten Urolako Trena.
sábado, 10 de julio de 2021
Azpeitiarrak
Euxebio Eizmendi Urdanpileta, izengoitiz Txapel (Errezil,1893 - Azpeitia,1969) gipuzkoar bertsolaria izan zen.
Akilino Izagirre Amenabar, izengoitiz Zepai (Azpeitia,1906 - Idiazabal,1971), gipuzkoar bertsolaria izan zen.
Hamaika
herri eta herrixka alaitu zituzten urte mordo batetan, asko ibili baitziren
elkarrekin Txapel eta Zepai. 1933.urtean Elgoibarko plaza nagusian jardun zuten bertsotan eta Indalecio Ojangurenek bai ondo atera ere argazkietan. (Gure Gipuzkoa).
Bertso Gudua, 1935eko urtarrilean 20an jokatu zen. Lehenengo Bertsolari Txapelketa Nagusia izan zen eta bertan 19 bertsolarik hartu zuten parte, hauen artean gure bi bertsolarik.
Ezkerretik bigarrena Txapel da eta eskubitik bigarrena Zepai.
Argazkia: Ricardo Martín (Kutxateka).
Azpeitiarrak
1963ko ekainaren 23an, Azpeitiko Antxieta abesbatza mistoak bere aurkezpena egin zuen, José María Altuna Ibarzabal fundatzaile eta zuzend...
-
Jesus Mari Alberdi "Ziorra" 1978an lau harrijasotzaile bildu ziren Aizarnazabalen “Xiete” deitzen dioten harri kubikoa altxatzek...
-
Azpeitiko Unai Hirukotea eta Benito Lertxundi Azkoitiko Baztartxo aretoan 1968ko urtean, Herri Irratiaren jaialdi batean. Argakia:Arroitaja...
-
Azkoititik Tolosarako autobus aurrean garai bateko herriko txistulariak: Antonio Arenas (Txalkor), Juan Elorza (Txanbolin), Candido Berista...