“La Voz Guipuzcoana” egunkari errepublikazaleak, 1890eko kronika batean, Bergarako alpargatagileek egin zuten greba baten berri eman zuen. Soldata duinago baten aldeko borrokan ziharduten, eta zioten nahiago zutela Somorrostroko minetara joan «zortzi errealen truke» lan egitera behartzen zituzten tailer haietara gerturatzea baino. Irudian, Bergarako alpargatagileekin elkartasunez Azkoitian eginiko manifestazio bat ageri zaigu, hainbat guardia zibilen begiradapean egin zena.
Testua: Juantxo Egaña
Argazkia herriko plaza nagusian ateratakoa da. (Kutxateka).
No hay comentarios:
Publicar un comentario