sábado, 10 de julio de 2021

Azpeitiarrak


 Euxebio Eizmendi Urdanpileta, izengoitiz Txapel (Errezil,1893 - Azpeitia,1969) gipuzkoar bertsolaria izan zen. 



Akilino Izagirre Amenabar, izengoitiz Zepai (Azpeitia,1906 - Idiazabal,1971), gipuzkoar bertsolaria izan zen. 




 


Hamaika herri eta herrixka alaitu zituzten urte mordo batetan, asko ibili baitziren elkarrekin Txapel eta Zepai. 1933.urtean Elgoibarko plaza nagusian jardun zuten bertsotan eta Indalecio Ojangurenek bai ondo atera ere argazkietan. (Gure Gipuzkoa).

 


 

Bertso Gudua, 1935eko urtarrilean 20an jokatu zen. Lehenengo Bertsolari Txapelketa Nagusia izan zen eta bertan 19 bertsolarik hartu zuten parte, hauen artean gure bi bertsolarik.

Ezkerretik bigarrena Txapel da eta eskubitik bigarrena Zepai.

Argazkia: Ricardo Martín (Kutxateka).

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Azkoitian

 Neska-mutil taldea eliz atarian, euren Lehen Jaunartze egunean, 1940ko hamarkadan.