sábado, 21 de agosto de 2021

Azkoitiarrak


 Urzelai I. (Jose Mª Urzelai) - Sustarra I. (Andres Juaristi) - Modesto Larrañaga - Romualdo Larrañaga -   Azkoitiko Txikito (Jose Joakin Larrañaga).

Indalecio Ojangurenek ateratako argazkia 1917.urtean Eibarko Frontoian. (Gure Gipuzkoa). 

Garai hartan pilotari asko ziren herrian. Argazki hau da horren adierazle: denak azkoitiarrak.

Garai hontakoak dira Juan Mari Juaristik (Atano III.aren aita), gai honi buruz egindako bertsoak:

Azkoiti ontan daguen pelotai pestia

sei onelako iñun egongo eztia:

Txakala ta Modesto, Romualdo bestia,

Motxa eta Xuxtarra, Pixtia trastia,

 askok desiatzen du oiek ikustia.

 Modestok  bolia ta paret biai beitu,

 Xuxterrak txokokuak atera biaitu;

Urzelai'ren ´lana da erdiari beitu,

eziñ egiñik badu lagunari deitu,

Txikitok atzetikan dantzatuko ditu.

 


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Azpeitiarra

Jose Artetxe Aranburu Azpeitian jaio zen 1906 ko martxoaren 12an eta Donostian hil 1971ko irailarren 23an. Idazlea eta kazetaria. Kazetari...