domingo, 2 de enero de 2022

Azkoitiarra


Candido Beristain Agirre Azkoitian jaiotako trikitilari bat izan zen. Lehenenetakoa eta onenetakoa, hiru aldiz izan baitzen Euskalherriko txapelduna: 1933an Donostiako Euskal Jaietan, 1934an Errenterian eta 1935ean Bergaran. Urte berean, 1935ean, herritarrek antolatutako omenaldia jaso zuen. Zumarragako Trikitixarekin jo ohi zuen eta inguruko beste trkitilariekin ere bai, esate baterako, Auntxarekin.

Argazkia herriko eliz aurrean ateratakoa da 1945.urtean eta bertan ageri dira Kandido eta Joxe Uria, pandero-jolea eta Zumarragako Trikitixaren sortzailea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Azpeitiarrak

  1963ko ekainaren 23an, Azpeitiko Antxieta abesbatza mistoak bere aurkezpena egin zuen, José María Altuna Ibarzabal fundatzaile eta zuzend...