martes, 10 de octubre de 2023

Pilotariak


 

Donostiako “Moderno Frontoia” 1905.urtean inuguratu zuten. Lehelengo partida honako pilotariek jokatu zuten: Francisco Arano “Baltasar” elgoibartarra, Inazio Bereziartua “Takolo” azpeitiarra eta Jose Joakin Larrañaga “Azkoitiko Txikito “ eta Jose Mari Urzelai “Urzelai I”, hauek biak azkoitiarrak.

 


 

1933an pilotaleku hau suak kiskali zuenean ere, inguruko pilotariak ari ziren partida jokatzen, Luziano Juaristi “Atano II”.a eta Mariano Juaristi “Atano III”.a, Juan Artetxe“Etxabe IV”.a eta Justino Urzelai “Urzelai II”.aren aurka. Hiru azkoitiar eta zestoar bat.

Garbi ikusten da XX. mende hasieran inguruko pilotariak zuten garrantzia.


 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Azpeitia

  Madalenako ermita XIV. mendekoa da eta eragin hispanikoa eta ezaugarri barrokoak ditu. 1921. urtean zaharberritu zuten , Loiolako San In...