Jose Ignazio Orbegozo (Arria II.a) Azpeitiko Mandiolatza baserrian jaio zen, aita Arriya aizkolaria zuela. Aizkolari, gizon probalari, txingalari, trontzalari eta segalaria izandakoa da.
Aizkolaritzan nabarmendu zen batez ere. Bere garaiko aizkolari onenekin leiatu zuen, hala nola: Latasa, Berakoetxea, Astibia, Mindegia eta abarrekin.
Besteak beste, 1970, 1977, 1978 eta 1979an Euskadiko txapelduna izan zen.
Argazkiak 1975ean ateratakoak dira Tolosako zezen plazan ospatu zen pentatloian (Donostia Teka).
No hay comentarios:
Publicar un comentario