domingo, 25 de agosto de 2024

Azpeitiarra (1976)

24 orduak euskaraz” 1976ko martxoaren 27 an aurrera eraman zen ekimenaren izenburua zen. Donostia, Loiola, Iruñea eta Bilboko Herri Irratiek, Elizaren hegalpean, egun osoko euskarazko irratsaioa egin zuten. Jardunaldia burutzeko Donostiako Anoetako belodromoan une hartako euskal kantaren abeslari eta talde garrantzitsuenekin kontzertu erraldoia egin zen.

Arturo Delgadok (Kutxateka) ateratako argazkian Joxe Mari Iriondo azpeitiar kazetaria eta Xabier Lete abeslaria agertzen dira egun hortako irratsaio batean.


 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Loiola

 Santutegiaren ikuspegi orokorra 1880.go hamarkadan. Eskubiko aldea oraindik bukatzeke ageri da. Argazkilaria azkoitiko Modesto Amenabar iza...