1933ko abuztuaren 6an, Donezteben, erronka jendetsua ospatu zen. Urrozeko Ignacio Saldías (Naparra), Jeronimo Iturbe (Agiñeta) azkoitiarraren aurka lehiatu zen, hirurogei hazbeteko hamar enbor aurretik zituztela. Proba amaitu bezain laster, Saldías erori egin zen ikusleen ikararen aurrean: bihotzak huts egin zion eta hantxe bertan hil zen.
Argazkian "Agiñeta" eta "Naparra" ageri dira proba hasi aurretik euren prestatzailez inguratuta. Ezkerretik lehena "Keixeta" handia da.