miércoles, 23 de abril de 2025

Loiolan (1915)

1915eko argazki honetan Odriozola familia ageri da Munategi baserriaren aurrean. Munategi baserria Loiloako Santutegi atzean kokatua zegoen. 

1948an, santutegiaren instalazioen ondoan zeuden Muniategi (Munategi) eta Aldakaitz baserrietako lurrak erosi zituzten Jesuitek 25 hektareako parke handi bat eraiki ahal izateko (lehen bost hektarea besterik ez zituen) eta Odriozolatarrak etxez aldatzera behartu zituzten. Orduan Venta Sesio (Venta de Sesiones) edo Bentazixo izenez ezagutzen zen etxera aldatu ziren eta harrezkero etxe hori Munategi izenez ezagutzen da.

Bestalde, Jesuitek erositako lur horietako batzuk nekazaritzako erabili ziren, baratzeko eta fruta-arbolak landatzeko batez ere. 1982ko aita santuaren bisita zela eta egin ziren obrekin, lorategi bihurtzeko beharrezko urratsak eman ziren.






 

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Azpeitiarra

Jose Artetxe Aranburu Azpeitian jaio zen 1906 ko martxoaren 12an eta Donostian hil 1971ko irailarren 23an. Idazlea eta kazetaria. Kazetari...