martes, 29 de abril de 2025

Azkoitiarra (Agiñeta) - 1933


 

1933ko abuztuaren 6an, Donezteben, erronka jendetsua ospatu zen. Urrozeko Ignacio Saldías (Naparra), Jeronimo Iturbe (Agiñeta) azkoitiarraren aurka lehiatu zen, hirurogei hazbeteko hamar enbor aurretik zituztela. Proba amaitu bezain laster, Saldías erori egin zen ikusleen ikararen aurrean: bihotzak huts egin zion eta hantxe bertan hil zen.

Argazkian "Agiñeta" eta "Naparra" ageri dira proba hasi aurretik euren prestatzailez inguratuta. Ezkerretik lehena "Keixeta" handia da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Loiola

 Santutegiaren ikuspegi orokorra 1880.go hamarkadan. Eskubiko aldea oraindik bukatzeke ageri da. Argazkilaria azkoitiko Modesto Amenabar iza...