Bainuetxea berreraikita. Argazkia: Indalezio Ojanguren (Gure Gipuzkoa)
San Juan edo Larramedi bainuetxea San Juan izeneko ermita bat zegoen tokitik gertu zegoen. Lehenengo bainuetxe modernoa 1843an eraiki zen, eta 1881ean eta 1924an guztiz berritu zuten. San Juango bainuetxeak bizitza gorabeheratsua izan zuen. Bainuetxea izateaz gain, II. Karlistaldian, goi kargua zuten militarrek bainuetxea beren kuartel-etxe bezala hartu zuten eta ospitale lanetarako berregituratu. Hamarkada batzuk geroago, Francoren armadako buruek ere San Juango bainuetxea aukeratu zuten guda etxe moduan. II. Mundu Gerra bukatzear zela, Gipuzkoako kostaldean hondoa jo zuen itsaspeko alemaniar batean zihoazen militarrak artatu zituzten han. Pertsonaia ezagun ugari hartu zuen San Juango bainuetxeak, harik eta 1950. urtean ateak itxi zituen arte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario