Indalezio Ojangurenek ateratako argazki honetan ageri diren pilotariak honako hauek dira: Peru (Inazio Larrañaga), Urzelai II.a (Justino Urzelai), Mondragonés (Juan Bautista Azkarate) eta Kirru (Pablo Elguezabal) Eibarko Astelena pilotalekuan 1934an. (Gure Gipuzkoa)
Inazio Larrañaga “Peru”. Azkoitian jaio zen 1905ean eta 1927an ekin zion bere ibilbideari. Aurrealdeko postuan jokatzen zuen, eta 1930etik 1936ra lortu zuen distirarik handiena.
Justino Urzelai “Urzelai II.a". Azkoitian 1905ean jaioa. 1922. urtean esku-pilotan hasi bazen ere, 1926an Donostiako Moderno pilotalekuan erremontean aritu zen. Eskuko modalitatera itzuli zenean, atzelarien artean lehen postuetako bat betetzera iritsi zen. 1941ean, Espainiako Binakako Txapelketan parte hartu zuen, Onaindiarekin batera, eta txapeldun titulua lortu zuen. 1943an, berriro irabazi zuen, Onaindiarekin batera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario