Julio Urkixo idazlea, euskal filologoa, testu biltzailea eta editorea izan zen. Deuston jaio zen 1871.urtean. Haren izena daraman etorbide bat ere bada herrian.
1943an, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko presidente izendatu zuten Urkixo, eta 1949an, Gipuzkoak seme kutun. Azkoitiko Intsausti jauregian omendu zuten hura Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak antolatutako ekitaldian. 1949ko ekainaren 23an, San Joan bezperan egin zioten omenaldia Urkixori. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako erakundeetako ordezkari ugarik parte hartu zuten orduko ekitaldian. Urkixo omenaldia jaso eta hurrengo urteko urrian hil zen Donostian.
Argazkiak: Paco Marí (Kutxateka).








No hay comentarios:
Publicar un comentario