Gaur egun santutegi aurreko
lorategiaren erdian ikusten dugun arren San Ignacioren estatua
(Madrilen Bigarren Domina Nazionala jaso zuena), hori ez zen izan
bere lehenengo kokalekua, urte batzuk pasa baitzituen santutegiko
eskaileretan
eta seguruenik
lehenago eskailera
aurrean egon zen, marrazkian ikusten den bezala. Estatua
hau 1867 eta 1868 bitartean egin zen
eta 1882.urtean ipini zen Loiolan.
Bere egilea Marcial Aguirre Lazkano
1841eko azaroaren 22an Bergaran
jaiotako eskultore gipuzkoar ezaguna izan zen. Bere
lanik ospetsuenetakoak, San
Ignacioren estatuarekin batera,
honako hauek dira: Churrukari
monumentua
Mutrikun, Okendori
monumentua Donostian. Peñafloridako Kondearen bustoa landu zuen 1873.urtean. 1882 inguruan, Gipuzkoako seme entzutetsuenen bustoak egin zituen: Urdaneta, Elkano, Okendo, Lezo eta Legazpi. Guztiak Foru Aldundiko jauregiaren frontisean daude jarrita, bi Hercules eta lurraldeko armarriarekin batera.
martes, 3 de junio de 2025
Loiola
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Azpeitia
Madalenako ermita XIV. mendekoa da eta eragin hispanikoa eta ezaugarri barrokoak ditu. 1921. urtean zaharberritu zuten , Loiolako San In...
-
Azkoititik Tolosarako autobus aurrean garai bateko herriko txistulariak: Antonio Arenas (Txalkor), Juan Elorza (Txanbolin), Candido Berista...
-
Gizon bat aurkitzen da zubi gainean, ibaian arrantzatzen ari den beste gizon bati begira. Zubia XVI.mendekoa da eta gaur egun itxita dago. ...
-
Euskal Herriko hainbat herritan bezala, orain dela urte batzuk arte, herrian ere ospatzen ziren Aste Santuko prozesioak, Pepe Gilek 1973...
_-_(MeisterDrucke-1066334).jpg)


No hay comentarios:
Publicar un comentario