Jose
Artetxe Aranburu Azpeitian jaio zen 1906ko
martxoaren 12an
eta Donostian hil 1971ko irailarren 23an. Idazlea eta kazetaria.
Kazetari
bezala bi
mila artikulu baino gehiago idatzi
zituen gaztelaniaz
hainbat
hedabidetan, hala nola ABC, El Correo, El Faro de Ceuta, La Gaceta
del Norte, eta berrehun bat artikulu euskaraz Argia, El Día eta
Yakintza, gerra zibilaren aurretik, eta Zeruko Argia, Aránzazu edo
Hoja del Lunes gerra
ondoren. Idazle
bezala 24 liburu argitaratu zituen, hauen
artean:
'Diario
1935-1936', 'El abrazo de los muertos', 'Un vasco en la postguerra',
'San Ignacio de Loyola', 'Elcano', 'Urdaneta', 'Legazpi', 'El Cura
Areyzaga', 'Canto a Maritxu', 'La Paz de mi lámpara', 'El Gran
Asombro'...
Bere
hileta elizkizunak Groseko San Inazioren parrokian egin ziren eta
Altzako hilerrian lurperatu zuten.
Argazkiak: Paco Marí (Kutxateka).