sábado, 4 de octubre de 2025

Azkoitia (La Guipuzcoana)

 

Autobuses La Guipuzcoanaren historia Azkoitia - Donostia 1925. urtean martxan jarri zen zerbitzuari dago lotuta. 1945. urtean, Jose Manuel Iraeta Azpiazuk erosi zuen enpresa. Garai horietan Azkoitia-Donostia linean 3 autobus ibiltzen ziren (bi Diamond eta bat Stewart markakoa) eta egunean 4 zerbitzu eskaintzen ziren: bi Donostia norakoan (8:00 eta 13:15) eta beste bi itzulerakoan (18:30 eta 20:30). Garai horretatik gaur egunera arte hainbat linea eskaini ditu Urolako eskualdean: Azpeitia - Elgoibar, Azkoitia - Zarautz eta Azkoitia – Tolosa. 2007. urtean, Lurraldebus sistemarekin bat egin zuen.

Argazkia 1934koa da.


 

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Azpeitia

  Madalenako ermita XIV. mendekoa da eta eragin hispanikoa eta ezaugarri barrokoak ditu. 1921. urtean zaharberritu zuten , Loiolako San In...